Etumeta-Zestoa mendi irteerarako izen ematea ireki du Baigerak

Mailo Oiarzabal 2023ko api. 13a, 09:19
Etumeta eta Santa Engrazi. (Gipuzkoanatura.eus)

Apirilaren 29an, larunbata, egingo dute ibilaldia jubilatuek eta pentsiodunek, 09:00etan abiatuta. Parte hartu nahi dutenek hilaren 26ra bitartean eman dezakete izena.

Etumeta-Zestoa mendi irteera antolatu du Baigera herriko jubilatuen eta pentsiodunen elkarteak apirilaren 29rako, eta irteera horretan parte hartu nahi dutenek izena eman dezakete dagoeneko; hilaren 26an itxiko dute izen ematea.

Apirileko azken larunbatean, 09:00etan irtengo dira Baigerakoak San Martin egoitzaren aurretik, Etumetara joateko. Etumetatik Zestoarako ibilaldia osatu ondoren, hamaiketakoa egingo dute Zestoako jubilatuen tabernan, eta lineako autobusean itzuliko dira gero Azpeitira.

Animatzen direnek 15 euro ordaindu beharko dute izen ematea.