Azpeitian dira Hazparneko Elhuyar ikastetxeko ikasleak

Julene Frantzesena 2023ko mar. 30a, 15:15
Elkartrukean ari diren ikasleak eta udal ordezkariak gaur udaletxean. (Azpeitiko Udala)

Urola Ikastola BHIko kideekin egiten ari diren elkartrukea tarteko Azpeitian dira egunotan. Gaur udaletxean izan dira, udal ordezkariek harrera egin diete elkartrukean parte hartzen ari diren lagunei.

Hazparneko Elhuyar ikastetxeko ikasle eta irakasle hainbat Azpeitian dira egunotan, Urola Ikastola BHIko kideekin egiten ari diren elkartrukea tarteko.

Herriko hainbat gune ezagutzen ari dira egunotan 12 eta 14 urte bitarteko ikasle hazpandarrak, eta gaur, esaterako, udaletxean izan dira horiek. Hain zuzen ere, Nagore Alkorta alkateak eta Aitor Bereziartua zinegotziak harrera egin diete elkartrukean ari diren gaztetxoei.

Udaletxeko bisitaren ostean, Gazteria Saileko hezitzaileekin jolasak egitera joan dira ikasleak Izarraitz pilotalekura.

Azpeitia eta Hazparne 1983an hasi zituzten senidetzeko harremanak, eta bi udaletako ordezkariek 1986an sinatu zuten akordioa.