Sanagustin leporaino, ETSren kontzertuarekin

Julene Frantzesena 2023ko mar. 25a, 09:04
Jendetza Sanagustin kulturgunean, ETSren kontzertuan. (Kulturaz kooperatiba)

Sarrera guztiak agortuta ziren aspalditik. Kulturgunera joandako herritarrek, heldu nahiz ume, gogotik gozatu zuten Gasteizko taldearekin. Apirilaren 16an beste kontzertu bat eskainiko ETSk Azpeitian, baina harako sarrera guztiak ere agortuta daude.

Kontzertua iragarri, sarrerak saltzen jarri eta berehala agortu ziren txartel guztiak, eta horren erakusle izan zen atzo gauean Sanagustin kulturgunea jendez leporaino bete izana. ETS kontzertua izan zen aitzakia, eta kulturgunera joandako herritarrek, heldu nahiz ume, gogotik gozatu zuten Gasteizko taldearekin.

Dena den, atzokoa ez zen izan ETSk Azpeitian eskainiko duen kontzertu bakarra. Apirilean berriz itzuliko da taldea herrira, baina orduan igandez eskainiko du emanaldia; hain zuzen ere, apirilaren 16an, igandez, 18:30ean eskainiko du kontzertua, eta emanaldi horretarako sarrera guztiak ere agortuta daude.