Astelehenean ura moztuko dute Sanjuandegiko hainbat lekutan, ur hornidura sarea berritzeko lanak tarteko

Julene Frantzesena 2023ko mar. 25a, 08:53
Urbitarte auzunea.

14:30etik 17:30era ura moztuko dute Urbitarte auzuneko eta Salbe auzuneko zenbaki batzuetan eta igerilekuan. Hornidura sarea berritzeko lanak Alde Zaharrean eta Arana kalean ere egingo dituzte datozen hilabeteetan.

Gipuzkoako Urakek ur hornikuntza sarea berritzeko lanak hasi ditu Sanjuandegin, Alde Zaharrean eta Arana kalean, besteak beste, eta lanok bost bat hilabeteko epean bukatzea aurreikusten du. Lanen lehen fasea Sanjuandegin gauzatuko dute, eta etzi, astelehena, ur mozketa izango da auzo horretako hainbat eremutan 14:30 eta 17:30 artean. Zehazki, Urbitarte auzunean (1, 2, 3, 4, 5, 6, 7, 8 eta 9 zenbakiak), Salbe auzunean (14, 15, 16, 17 eta 18 zenbakietan) eta igerilekuan moztuko dute ura hiru orduz.