Lapatxeneko etxea eraitsi dute

Julene Frantzesena 2023ko mar. 25a, 07:57
Lapatxeneko etxea botata. (Julene Frantzesena)

Joan zen asteazkenean bota zuten Artzubia hiribidean kokatuta zegoen betiko etxeetako bat, geratzen zen azkenetakoa. Orube hori eraikuntza enpresa baten jabetzakoa da egun.

Joan zen asteazkenean eraitsi zuten Artzubia hiribideko betiko etxeetako bat, geratzen zen azkenetakoa: Lapatxeneko etxea. Kale horretako 29. zenbakian kokatuta zegoen etxearen tokian orube huts bat gelditu da, eta ikusteko dago beste etxeren bat eraikiko duten ala ez. Izan ere, eraikuntza enpresa batena da orube hori gaur egun.