Hasi dituzte Urdinduz egitasmoaren atariko ekitaldiak

Julene Frantzesena 2023ko mar. 24a, 09:57
Hainbat lagun izan ziren atzoko hitzaldian. (Marea Urdina)

Autismoa gai hartuta, solasaldia eskaini zuten Patxi Agirre Gautenako kideak, Aintzane Diaz Gautenako hezitzaileak eta Haritz Orbegozo Marea Urdinako kideak atzo, Basazabal jauregian. Hainbat lagun izan ziren han, hitzaldia entzuten. Datozen egunetan ere askotariko ekintzak izango dira.

Marea Urdinak eta Gautenak apirilaren 2rako antolatu duten Urdinduz egitasmoaren atariko ekitaldietan aurrena izan zen atzo. Hain zuzen ere, autismoa gai hartuta, solasaldia eskaini zuten Patxi Agirre Gautenako kideak, Aintzane Diaz Gautenako hezitzaileak eta Haritz Orbegozo Marea Urdinako kideak. Hainbat lagun izan ziren Basazabal jauregian, hitzaldia entzuten eta autismoaren gaiaz sentsibilizatzen.

Datozen egunetan ere izango dira Urdinduz egitasmoaren bueltako ekintzak herrian. Besteak beste, gaur ETS taldearen kontzertua izango da, bihar Azkoitia-Azpeitia maratoi erdiko lasterketa herrikoiaren hasierako suziria Gautenako kideek botako dute, asteartean dantza emanaldi inklusiboa izango da, Musika familian egitasmoa asteazkenean nahiz pintxo pote urdina ostegunean. Ostiralean eta igandean ere izango da zer egin. Honako lotura honetan irakur daiteke egitarau osoa.