Soreasura iritsi da 'Herri txiki infernu handi' saioa

Maialen Etxaniz 2023ko mar. 24a, 09:12

Duela astebete pasatxo egin zituzten grabaketak Azpeitian, eta atzo egin zuten saioko ekitaldi berezia Soreasu antzokian. Bertan izan ziren saioko protagonistak, baita dozenaka azpeitiar ere. 

Azpeitira iritsi da ETB1eko Herri txiki, infernu handi saioa. Duela hamar egun inguru egin zituzten grabaketak herrian, eta atzo egin zuten saioko ekitaldi berezia Soreasu antzokian. Bertan izan ziren Azpeitiko saioan protagonista izango diren herritarrak, baina baita beste hainbat herritar ere. Dozenaka lagun bertaratu zen atzo arratsaldean antzokira Miren Nogalesek eta Mikel Pagadik gidatuko saioaz gozatzera. Ordu eta erdi inguru luzatu zen emanaldia, eta gogotik gozatu zuten bertaratutakoek. 

Oraingoz ez dute jakinarazi noiz eskainiko duten ETB1en Azpeitian grabatutako Herri txiki, infernu handi saioa.