Atzeratu egin dituzte Alaia Juaristi jokatzekoa zen Iraupen Eskiko Espainiako Txapelketak

Maialen Etxaniz 2023ko mar. 22a, 11:42
Alaia Juaristi. (Ihintza Elustondo)

Azpeitiarrak denboraldiko azken jardunaldia zuen asteburukoa, eta elur falta tarteko atzeratu egin dute.  Vaqueira-Bereten ziren jardunaldia jokatzekoak.

Alaia Juaristi iraupen eskiatzaile azpeitiarrak hitzordu garrantzitsua zuen asteburuan, baina elur faltaren ondorioz, bertan behera utzi dituzte Juaristik horrenbeste esperotako eta prestatutako Iraupen Eskiko Espainiako Txapelketak. Vaqueira-Bereten ziren jardunaldia jokatzekoak, baina asteburuan jakinarazi zuten elurra ez zegoela txapelketak hartzeko moduan. Hori dela eta, federazioak eta sustatzaileek txapelketak apirilera atzeratu dituzte. Horrek zuzenean eragingo dio Juaristiri, datorren asteburura begira aritu baita lanean azken hilabeteetan.

Txapelketak bertan behera utzi aurretik, elkarrizketa egin zioten Juaristiri Berria egunkarian, eta azpeitiarrak aipatu zuenez, hiru urre lortu nahi zituen bere mailan. Hain zuzen, U20 mailan lehiatzen da azpeitiarra. Espainiako  Txapelketan hainbat distantziatan lehiatuko da Juaristi: 1,4 kilometrokoan, hamar kilometrokoan, eta azken egunean beste hamar kilometrokoan, erdia klasiko eran eta beste erdia patinatzaile eran. 

Irakurri Alaia Juaristiri Unai Ugartemendiak egindako elkarrizketa osorik, Berria.eus atarian.