Zestoa eta Ibañarrieta arteko ibilaldia antolatu du Baigerak apirilaren 1erako

Nerea Uranga 2023ko mar. 22a, 09:30
Ibañarrieta auzoa.

Irteeran parte hartzeko 15 euro ordaindu beharko dira, eta izena eman beharko da martxoaren 30a baino lehen.

Zestoa eta Ibañarrieta arteko ibilaldia antolatu du Baigera jubilatuen eta pentsiodunen elkarteak. Apirilaren 1ean egingo dute ibilaldia, 09:00etan, Zestoarako lineako autobusa hartuta. Gero, Zestoatik Ibañarrietara joango dira oinez, eta bertan hamaiketakoa egingo dute.

Irteeran parte hartzeko 15 euro ordaindu beharko dira, eta izena eman beharko da Baigeran martxoaren 30a baino lehen.