'De Simba a Kiara. Tributo del Rey Leon' musikala taularatuko dute zapatuan Soreasun

Aitziber Arzallus 2023ko mar. 22a, 10:00

17:00etan hasiko da emanaldia, ordubete eta hogei minutuko iraupena izango du, eta sarrerak Kulturaz.eus webgunean daude eskuragai, 16 euroren truke.

Zapatuan El Rey Leon musikalean oinarrituta dagoen De Simba a Kiara: Tributo del Rey Leon ikuskizunaz gozatzeko aukera izango da Soreasu antzokian. Adin guztietako herritarrei zuzendutako emanaldia izango da eta El Rey Leon filmeko abestiak eta koreografia ikusgarriak ditu ardatz. Larunbatekoa ez da izango musikala Soreasun taularatuko duten lehen aldia; 2018an bi emanaldi egin zituzten, lehendabizko sarrerak berehala agortu zirelako.

17:00etan hasiko da ikuskizuna, ordubete eta hogei minutuko iraupena izango du, eta sarrerak Kulturaz kooperatibaren webgunean daude eskuragai, 16 euroren truke.