Azkoitia-Azpeitia maratoi erdia dela eta, autobus geltokietan aldaketak izango dira zapatuan

Julene Frantzesena 2023ko mar. 21a, 08:59
Autobus bat Loiolan.

Anbulatorioaren aurreko, Julian Elorza hiribideko, Loiolako, Burdinbidearen Euskal Museoko eta Sanjuandegiko geltokiak bertan behera izango dira 15:00etatik 19:30era bitartean.

Azkoitia-Azpeitia maratoi erdia izango da larunbat arratsaldean, eta kirol proba hori tarteko, hainbat aldaketa izango dira Azpeitiko autobus geltokietan. Hain zuzen ere, anbulatorioaren aurreko, Julian Elorza hiribideko, Loiolako, Burdinbidearen Euskal Museoko eta Sanjuandegiko geltokiak bertan behera izango dira 15:00etatik 19:30era bitartean.

Dena den, autobusek egingo dituzte geldialdiak ordu tarte horretan Azpeitian. Zehazki, ohiko geltokietan geratu beharrean, suhiltzaileen parkearen aurrean, Burdinbidearen Euskal Museoaren ondoko oinezko zubiaren ondoko saihesbidean eta Loiolako tren geltoki zaharraren aurrean geldituko dira autobusak.