'Nuestra libertad' dokumentala botako dute asteazkenean Soreasun

Aitziber Arzallus 2023ko mar. 20a, 10:04

Kulturaz kooperatibak eta Emakumeen Txokoak elkarlanean antolatu dute proiekzioa, eta Soreasun izango Teodora Vasquez filmeko protagonista ere. Emanaldia 18:30ean hasiko da eta doakoa izango da.

Etzi, asteazkena, Celine Escher-ek zuzendutako Nuestra libertad dokumentala ikusteko aukera izango da Soreasu antzokian. Kulturaz kooperatibak eta Emakumeen Txokoak elkarlanean antolatu dute proiekzioa eta Soreasun izango Teodora Vasquez filmeko protagonista ere. Emanaldia 18:30ean hasiko da eta doakoa izango da.

El Salvadorren abortuaren afera nola bizi duten kontatzen du ikus-entzunezko lanak. Hango gobernuak hilketa larritzat jotzen du abortua, eta Vasquezek espetxean hamar urte pasatu behar izan zituen horregatik. Kartzelatik irten ostean, baina, 'delitu' beragatik kartzelan dauden beste hamasei emakumeren bozeramaile bihurtzen da.