Beste urte batez, trikitizaleak bildu ditu San Jose Trikiti Jaialdiak

Nerea Uranga 2023ko mar. 19a, 15:56

Ohi bezala, trikitia eta panderoa izan dira protagonista 33. trikitilarien jaialdian.

Beste behin, atzo arratsaldean trikitizale ugari bildu zituen sanjosetako trikiti jaialdiak Soreasu antzokian; goraino bete zen aretoa. 33. edizioa izan du aurtengoa trikitilarien hitzorduak.

Trikitilari ugari igo ziren atzo Soreasuko agertokira: Aritz, Aitziber eta Anaitz; Eneko Arbeo eta Jon Izagirre; Eider eta Lierni Tolosa; Iñorkiñak; Garixe eta Maltzeta; nahiz Enaitz Alberdi, Amets Bilbao, Jokin Tolosa eta Ander Gorostiaga. Traditions & Tradizioak emanaldia ere eskaini zuten jaialdiaren barruan Joshua Edelmanek, Ander Garciak, Xabi Arakamak eta Imanol Intxaustik. Iñaki Larrañaga izan zen atzokoan gonbidatu berezia.

(Argazkiak: Ibon Errazu Uria)