Herri kirol jaialdiarekin bukatu dituzte Loiolako San Jose jaiak

Aitziber Arzallus 2023ko mar. 19a, 14:49

Haurrek puzgarrietan ibiltzeko aukera izan dute eguerdia bitartean, eta 12:30ean hasita, herri kirol erakustaldia egin dute basilikaren aurrealdeko zabalgunean.

Gaurkoa izan da Loiolako San Jose jaietako azken eguna. Goizean, 11:00etatik 14:00 aldera artean, puzgarrietan jolasteko aukera izan dute haurrek eta gaztetxek, eta 12:30ean hasita, herri kirol erakustaldia izan da: aizkoran aritu dira Mikel Larrañaga eta Julen Alberdi Txiki IV.a, eta harri jasotzen, Jon Unanue Goenatxo III.a eta Xabier Aranburu Guzta. Ikuskizun polita eman dute bertaratu diren dozenaka herritarren aurrean.