Zaborraren hiru edukiontzi erre dira Olazko Andre Mariaren plazan

Urtzi Oteiza eta Nerea Uranga 2023ko mar. 18a, 08:58

Gaur, 00:10 aldera, piztu da sua edukiontzietan.

Olazko Andre Mariaren plazan hiru edukiontzi erre dira gaur, 00:10 aldera. Hain zuzen ere plastikoaren bat eta paperaren bi erre dira. Edukiontzi bat sutan zegoela ikusi eta plazako bizilagun batek udaltzainei deitu zien, eta udaltzainez gainera suhiltzaileak ere bertaratu ziren.