Piaspe proiektu eolikoa

Hamahiru eragilek egin dute bat Sañu Bizirik eta Oletan ere Ez taldeek biharko deitutako manifestazioarekin

Maialen Etxaniz 2023ko mar. 17a, 17:08

Mendietan zentral eolikorik ez! lelopean, manifestazioa izango da bihar. Azpeitiko, Azkoitiko eta Zestoako hamahiru eragilek egin dute bat deialdiarekin, eta atxikimendua eman diote bi talde deitzailek egindako irakurketari. 

Sañu Bizirik eta Oletan ere ez taldeek deituta, manifestazioa izango da bihar, martxoak 18, Mendietan zentral eolikorik ez! lelopean. Azpeitiko plazatik aterako da mobilizazioa 19:00etan, eta deialdiarekin bat egin dute eskualdeko hamahiru elkartek. 

Honako hauek dira mobilizaziora atxikitu diren eragileak: 

- 30 urtez AHTrik ez!
- Agiro mendi kluba
- Azkoitiko Anaitasuna mendi bazkuna
- Azpeitiko Lagun Onak mendi bazkuna
- Azpeitiko Gaztetxea
- Zestoako Gaztetxea
- Matadero Ekintzak
- Ekologistak Martxan
- Ollagorra ehiza eta arrantza elkartea
- Sokaitz eskalada taldea
- Urola Erdiko Kontseilu Sozialista
- EHNE
- Txillarramendi auzo elkartea