Realzaleen autobus bat kiskali egin da Zestoa parean

Nerea Uranga 2023ko mar. 17a, 08:16

00:15 aldera gertatu da ezbeharra Arroako biribilgunetik Iraetara artean, eta ez da inor zauritu.

Atzo iluntzean Donostiatik, Realaren eta Erromaren arteko futbol partidatik, realzaleekin Azkoitira zihoan autobus batek su hartu zuen eta kiskalita gelditu zen. 00:15 aldera gertatu zen ezbeharra Zestoan GI-631 errepidean, Arroako biribilgunetik Iraetara bitartean, Arroaerreka parean.

Matxuragatik hartu zuen su autobusak, baina barruan zihoazen lagun guztiak eta autobus gidaria onik atera ziren, autobusetik jaisteko aukera izan zutelako. Suhiltzaileak eta Ertzaintza bertaratu ziren ezbeharra gertatu zen tokira, eta sua itzali bitartean errepidea itxita eduki zuten trafikoarentzako.

Autobusa kiskalita. (Argazkia: Nerea Uranga)