Zozketa

'Sorotan Bele gogoan' emanaldirako sarrerak zozkatu ditu Uztarriak

Erredakzioa 2023ko mar. 16a, 17:04

Sorotan Bele taldearen kantak entzuteko aukera izango da igandean, 18:00etan, Soreasu antzokian. Uztarriak Kulturaz kooperatibak emandako bi sarrera bikoitz zozkatu ditu bazkideen artean.

Sorotan Bele gogoan kontzertua eskainiko du Azpeitiko musika bandak, Gorka Sarriegi eta Urbil Artolarekin batera, igandean Soreasu antzokian. Emanaldia 18:00etan hasiko da eta Uztarriak Kulturaz kooperatibak emandako sarrerak zozkatu ditu bazkideen artean. Zozketa egin ondoren, Mikel Labiano eta Gurutze Oiarzabal bazkideak izan dira kontzerturako bi sarrera bikoitz irabazi dituzten bazkideak.