Madalenako baselizaren ingurua berritu du udalak

Julene Frantzesena 2023ko mar. 15a, 16:13
Madalena baseliza. (Julene Frantzesena)

Abenduan ekin zieten ingurua txukuntzeko lanei, eta dagoeneko bukatu dituzte. Udalak azaldu duenez, inguru hori "erakargarriago" egiteko gauzatu ditu lanak erakundeak.

Hainbat hilabeteren ostean, oraintsu bukatu ditu Azpeitiko Udalak Madalena auzoko baselizaren ingurua eraberritzeko lanak. Abenduan ekin zieten ingurua txukuntzeko lanei, eta dagoeneko bukatu dituzte.

Udalak azaldu duenez, inguru hori "erakargarriago" egiteko gauzatu ditu lanak erakundeak, hala nola eremua berrekuratzeko, egokitzeko eta Madalenako baselizari nahiz ospitaleari balioa emateko.

Art eraikuntza enpresak egingo ditu eraberritze lanak, eta horiek 170.263 euroko aurrekontua izan dute. Gainera, udalak gogoratu duenez, lan horiek egiterako Madalenako baselizaren ondoko hainbat etxebizitza erosi eta eraitsi zituen.