Distrito 16, Boot Boys, Ukabil eta Istilu taldeen kontzertuak izango dira zapatuan Gaztetxean

Aitziber Arzallus 2023ko mar. 16a, 08:40
Istilu taldea. (Maialen Etxaniz)

21:00etan hasiko da zuzeneko musika emanaldia, eta bost euro balioko du sarrerak.

Zapaturako kontzertuak antolatu dituzte Azpeitiko Gaztetxean. 21:00etan hasita, lau talde zuzenean ikusteko eta entzuteko aukera izango dute bertaratzen diren herritarrek: Distrito 16, Boot Boys, Istilu eta Ukabil. Kontzertuak iragartzeko kartelean Alerta Gorriak joko zuela iragarri bazuten ere, azkenean Arbizuko (Nafarroa) taldeak ez du parte hartuko zapatuko jaialdian, eta Ukabilek ordezkatuko du hura.  

Horrenbestez, etxeko bi talde igoko dira gaztetxeko oholtzara, Ukabil eta Istilu, biak ala biak han bertan kontzertu bat baino gehiago emandakoak. Ukabilek joan den abenduan aurkeztu zuen bederatzi abestiz osatutako Bideak egingo gaitu lehen lana. Istiluk, berriz, urtearen hasieran kaleratu zuen Biharamuna ardatz bigarren lana. Azken asteetan geldirik egon da Istilu taldekide baten osasun arazoak tarteko, baina berriz ere martxan hasteko moduan direla jakinarazi du taldeak.

Sarrerak bost euro balioko du.