Gomazko paletako pilota jaialdia jokatu dute Izarraitz pilotalekuan

Ihintza Elustondo 2023ko mar. 13a, 09:00

16:30ean hasita, lehen eta bigarren mailako binakako partida bana jokatu zituzten atzo Izarraitz pilotalekuan, Emakume Pilotarien Elkarteak eta Azpeitiko Udalak elkarlanean antolatuta.

Gomazko paletako pilota jaialdia izan zen atzo, igandea, Izarraitz pilotalekuan. 16:30ean hasita, lehen eta bigarren mailako binakako partida bana jokatu zituzten. Emakume Pilotarien Elkarteak eta Azpeitiko Udalak elkarlanean antolatu zuten jaialdia. 

Lehen partida bigarren mailakoa izan zen, eta Amaia Lopez eta Amaia Aizpuru Ane Kerejetaren eta Enara Manzisidorren aurka aritu ziren. Urdinak nagusitu ziren atzokoan, 15 eta 30; hau da, Kerejeta eta Manzisidor izan ziren garaileak.

Ondoren, lehen mailako partida jokatu zuten Maider Mendizabalek eta Leire Galdosek Leire Etxanizen eta Amaia Irazustabarrenaren aurka. Bigarren partida horretan, Mendizabal eta Galdos nagusitu ziren, 27 eta 30.