'Trikitixaren ganbara' erakusketaren inaugurazioa, bideoan

Andoni Elduaien - Ihintza Elustondo 2023ko mar. 12a, 11:56

Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak Azpeitiko Basazabal jauregian duen bulegoan Trikitixaren ganbara izeneko erakusketa zabaldu zuten atzo. Ekitaldiaren bueltan hartutako irudiekin osatutako bideoa da honako hau.

Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak Basazabal jauregian duen bulegoan Trikitixaren ganbara izeneko erakusketa zabaldu zuten atzo. 11:30ean, Sanagustin kulturgunean elkartu ziren erakundeetako ordezkariak nahiz trikitilariak. Handik kalejiran joan ziren Faustino Azpiazu Sakabi zenaren etxe parera, eta Azpeitia izeneko fandangoa jo zuten han, Sakabi zenaren senitartekoak bertan zirela. Ondoren, Basazabal jauregian egin zuten erakusketaren inaugurazioa. Amaitzeko, pare bat pieza jo zituzten bertaratu ziren hainbat trikitilarik, eta hala, musika doinuen artean agurtu zuten ekitaldia.