Gerraren aurkako aldarria, lau haizetara

Ihintza Elustondo 2023ko mar. 12a, 10:29

Karl Jenkins konposatzailearen The Armed Man bakearen aldeko kontzertua eskaini dute Julian Barrenetxea Azpeitiko abesbatzak eta beste hiru abesbatzak, Soreasu antzokian. Musika doinuak, ahotsa eta gerrako irudiak uztartuz, gerraren aurkako aldarria zabaldu dute lau haizetara. 

Julian Barrenetxea Azpeitiko abesbatzak eta Gipuzkoako beste hiru abesbatzak Karl Jenkins konposatzaile galesaren The Armed Man bakearen aldeko kontzertua eskaini zuten atzo, larunbata, 20:15ean hasita, Soreasu antzokian. Donostiako Aita Donostia abesbatza, Lazkaoko Kantaka abesbatza eta Ormaiztegiko Urmaiz abesbatza izan ziren oholtzan Julian Barrenetxearekin batera, Javier Alberdiren gidaritzapean. Musika doinuak, ahotsa eta gerrako irudiak uztartuz, gerraren aurkako aldarria zabaldu zuten lau haizetara.

Abesbatzetako kideak, musikariak eta bestelako kolaboratzaileak zenbatuta, ehun lagun baino gehiago izan ziren agertokiaren gainean, eta beste hainbeste eta gehiago ikusleen aulkietan. Julian Barrenetxeako kideek hedabide honetarako egindako erreportajean nabarmendu zutenez, ilusioz eta buru-belarri aritu ziren lanean emanaldia prestatzen, eta atzokoan argi gelditu zen prestaketa lanak bere fruituak eman dituela. Ikusleak pozik atera ziren Soreasutik emanaldia amaitzean, baina haietako batzuk hunkituta ere bai, gerrako irudiek eragindako tristura ezkutatu ezinda. Hori bai, inork ez zituen zalantzan jarri abesbatzek erakutsitako maila eta ikuskizunaren borobiltasuna.

Honako hemen atzoko emanaldiko parte hartzaileen zerrenda eta kontzertuaren egitaraua:

Parte hartzaileak: 
- Abesbatzak: Azpeitiko Julian Barrenetxea abesbatza, Donostiako Aita Donostia abesbatza, Lazkaoko Kantaka abesbatza eta Ormaiztegiko Urmaiz abesbatza. 
- Mezzosopranoa: Lucia Gomez. 
- Muezzina: Abdala Elmashoubi.
-Tronpetak: Intza Martin, Jokin Jauregi eta Beñat Isasti.
- Perkusioa: Iraide Andorena eta Carlos Sagi.
- Flauta: Nagore Larrion.
- Txeloa: Alejandro Saul Martinez.
- Organoa: Gerardo Rifon.
- Pianoa: Arantxa Gaztesi.

Egitaraua: 
- The Armed Man.
- Call to Prayers.
- Kyrie.
- Save Me from Bllody Men.
- Sanctus.
- Hymn Before Action.
- Charge.
- Angry Flames.
- Torches.
- Agnus Dei.
- Now the Guns Stopped.
- Benedictus.
- Better is Peace.