Familia ugariek eska ditzakete dagoeneko udal zerga hobariak

Mailo Oiarzabal 2023ko mar. 9a, 14:48

Ondasun Higiezinen Zergaren (OHZ) eta Trakzio Mekanikodun Ibilgailuen Zergaren (TMIZ) gaineko hobariak eska ditzakete, martxoaren 31ra bitartean. Aurreko urteetan hobariak jaso dituztenek ere eskaera berritu behar dutela gogorarazi du udalak.

Azpeitiko Udalak irekita dauka herriko familia ugariek Ondasun Higiezinen Zergaren (OHZ) eta Trakzio Mekanikodun Ibilgailuen Zergaren (TMIZ) gaineko hobariak aurkezteko epea. Martxoaren 31ra bitartean aurkez daitezke hobari eskaera horiek, udaletxeko Herritarren Arreta Zerbitzuaren bulegoan. Familia ugariaren titulua eta familia unitateko kideen errenta aitorpeneko agiriak aurkeztu beharko dituzte eskatzaileek; gainera, hobariak jaso ahal izateko, familiako kide guztiak etxe berean erroldatuta egon beharko dira.

Familiaren Pertsona Fisikoen Errentaren Zergaren (PFEZ) araberakoak izango dira hobariak bi kasuetan, baina bakoitzak bere berezitasunak ditu. Horrela, OHZren hobaria eskatzen dutenen kasuan, seme-alaba kopurua ere kontuan hartuko da. Baremo hauek dira udalak ezartzen dituenak:

TMIZren hobarien kasuan, familia unitate bakoitzak bost plaza edo gehiagoko turismo batentzat izango du hobaria; eta ibilgailuak, gehienez, 13,99 zaldi fiskal izango ditu. Honako hau da zerga horri dagozkion hobarien baremoa: