Zozketa

Larunbateko kontzertuetarako sarrerek badute irabazlea

Erredakzioa 2023ko mar. 9a, 13:12

21:30ean hasiko da larunbatean Sanagustin kulturgunean Kaleko Urdangak, The Reapers eta Rotten XIII taldeeen kontzertuak. Uztarriak Kulturaz kooperatibak emandako sarrera bikoitz bat zozkatu du bazkideen artean.

Kaleko Urdangak, The Reapers eta Rotten XIII taldeek kontzertua eskainiko dute larunbatean. Sanagustin kulturgunean izango dira kontzertuak, eta punk eta oi! musikaren zaleen hitzordua 21:30etan hasiko da. Uztarriak Kulturaz kooperatibak emandako sarrera bikoitz bat zozkatu du bazkideen artean, eta irabazlea Leire Oiartzabal Lejarreta izan da.