Ikasleak protagonista, Martxoaren 8ko lehen orduetan

Mailo Oiarzabal 2023ko mar. 8a, 17:09

Hezkidetza Foroak zein Urola Erdiko Ikasle Abertzaleek antolatuta, ikastetxeetan zein kalean, Emakumeen Nazioarteko Egunaren aldarrikapenekin lotutako ekintzak nagusi izan dira goizean eta eguerdian.

Herriko ikastetxeetako ikasleak izan dira gaur, Martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Egunarekin lotutako lehen ekintzen eta aldarrikapenen protagonistak.

Hezkidetza Foroak zein Urola Erdiko Ikasle Abertzaleek antolatuta, ikastetxeetan zein kalean, ugariak izan dira hitzorduak. Umeek Martxoaren 8rako aukeratutako irudiekin eta leloekin apaindu dituzte beren ikastetxeak. Gaztetxo askok, berriz, IAk Ikasberrin, Iraurgin eta Urolan antolatu dituen hitzaldietan eta elkarretaratzeetan parte hartu dute, eta horietako batzuk Azoka Plazan elkartu dira ondoren, elkarrekin bazkaltzeko. Bingo musikatuarekin eta kontzertu akustikoarekin jarraituko dute arratsaldean Azoka Plazako topagunean.

Arratsaldean osatuko da aurten Azpeitian Martxoaren 8rako prestatutako egitaraua, hitzordu hauekin:

 

  • 18:00. Fatiha Hajji Babaren erakusketaren irekiera, Foru Ibilbideko udal aretoan.
  • 18:30. Kontzertu akustikoa, IAk antolatuta.
  • 19:30. Manifestazioa, plazatik abiatuta, Urola Erdiko Itaiak deituta.
  • 19:30. 2023ko Euskal Herriko Ezker Paretako Kluben arteko txapelketaren finalak, Izarraitz pilotalekuan.