Enpalabramiento ikastarokoek "ezberdinak izateko eskubidea" aldarrikatu dute

Nerea Uranga 2023ko mar. 8a, 12:42
Emakumeen Txokoko Enpalabramiento ikastaroko hainbat kide beren aldarrikapenarekin. (Argazkia: Azpeitiko Emakumeen Txokoa)

Azpeitiko Emakumeen Txokoko Enpalabramiento ikastaroko parte hartzaileek Martxoaren 8aren harira, beren aldarria kaleratu dute. Horretarako, pankarta bat osatu eta Emakumeen Txokoaren atarian jarri dute.

Martxoaren 8arekin lotuta, Azpeitiko Emakumeen Txokoko Enpalabramiento ikastaroko partaideek "ezberdinak izateko eskubidea" aldarrikatu dute. Horretarako, pankarta bat egin eta Emakumeen Etxearen atarian jarri dute.

Enpalabramiento ikastaroa, gaztelera ikastearen bitartez, emakumeen ahalduntzerako gaitasunak lantzeko eta beren arteko sareak eraikitzeko espazioa da. Alfabetizazioan oinarritzen badira ere, taldekideen behar zehatzak eta askotariko edukiak lantzen dituzte.