Hasi da Neguko Outleta

Nerea Uranga 2023ko mar. 3a, 10:00

Atzo, osteguna, hasi zuten Azpeitiko merkatariek Neguko Outleta, Bertan elkarteak antolatuta. Gaur eta bihar ere zabalik egongo da.

Atzo hasi zuten herriko hainbat merkatarik Neguko Outleta, Bertan elkarteak antolatuta. Neguko denboraldian zehar saldu ez dituzten produktuak beherapenekin eskainiko dituzte merkatariek, eta horiek eskuratzeko aukera izango da gaur eta bihar ere. Ekintzarekin bat herriko 36 elkartek egin dute.

Saltoki bakoitza bere lokalean ari da egiten outleta, eta eguraldia lagun denean, denda aurrera atera ahal izango dituzte zenbait produktu. Ordutegiari dagokionez, orokorrean, saltoki bakoitzak bere ohiko ordutegia errespetatuko du. Dena den, outleta tarteko, betiko ordutegia zabalduko duen saltokirik ere izango da.

Outleta egiten duten bitartean, saltoki askok kalera atera ohi dituzte beren salgaiak. Hori dela eta, bihar zapatua, Alde Zaharreko kaleak trafikoarentzako itxita egongo dira.

Kanpainaren bidez, bertako kontsumoa sustatu nahi du Bertanek; hau da, azpeitiarrak herriko saltokietan erostera animatu nahi ditu.