GUKA magazina

Martxoko GUKA magazina

GUKA magazina 2023ko mar. 3a, 22:00

Martxoko lehen ostiralarekin batera dator GUKA magazinaren saio berria. Atal honetako protagonistak izango dira, besteak beste, Telmo Irureta aktore zumaiarra, Jose Luis eta Aitor Zubizarreta, eta Aiako elizako kanpandorrea. GUKA herriarteko txapelketa eskualdeko hainbat herritan izango da hilabete honetan ere. 

GUKA magazineko denboraldiko seigarren atalean, Mireia Galarza kazetaria Telmo Irureta aktore zumaiarrarekin elkartu da, berriki lortu duen aktore berri onenaren Goya sariaren inguruan hitz egiteko. GUKA herriarteko txapelketari dagokionez, Azpeitian, Aizarnazabalen, Getarian eta Zarautzen izan da Galarza, bertako herritarrei galderak egiten.

Andrea Zipitria, berriz, Ixidro Lertxundirekin elkartu da, Aiako elizako kanpandorrea ezagutzeko. Amaitzeko, Jose Luis eta Aitor Zubizarreta aita-semeekin elkartu da Andoni Elduaien, Zurak eta ezpalak ataleko seigarren saioan.