Misio Taldeak Kenyari buruzko hitzaldia antolatu du astearterako

Aitziber Arzallus 2023ko mar. 2a, 12:08

Kenyako iparraldean dagoen Kaikor eskualdean bizi diren bi misiolarik hango egoera zein den azalduko dute. Hitzaldia Azpeitiko Parrokiako lokalean izango da, 17:00etan hasita, eta interesa duten guztiek zabalik izango dituzte ateak.

Elizbarrutietako Misioen 75. urteurrena dela eta, Azpeitiko Misio Taldeak, Donostiako Elizbarrutiko Misio Ordezkaritzarekin batera, Kenyari burzuko hitzaldia antolatu du datorren astearterako, hilak 7. Hitzaldia emateaz herrialde hartako egoera ondo ezagutzen duten bi misiolari arduratuko dira, Jesusen Santa Mariana Institutuko bi ahizpa, hain zuzen. Ekuadorren jaioak dira biak, baina urteak daramatzate Kenyako iparraldean dagoen Kaikor eskualdean bizitzen.

Hitzaldia Azpeitiko Parrokiako lokalean izango da, asteartean, 17:00etan hasita, eta interesa duten guztiek zabalik izango dituzte ateak.