GUKA bideo elkarrizketak

Aiako kanpandorrea, bitxikeriz betetako lekua

GUKA magazina 2023ko mar. 5a, 09:00

Nolakoa da kanpandorre bat barrutik? Galdera horri erantzuna emango dio Andrea Zipitria kazetariak GUKA magazineko martxoko atalean. Aiako elizara gerturatu da bera, kanpandorreko bitxikeri guztiak jakiteko asmoz. Txoko guztiak ondo ezagutzen ditu Ixidro Lertxundik, ia 40 urtez ibili baita elizako eginkizun ezberdinetan.