GUKA magazina

Otsaileko GUKA magazina

GUKA magazina 2023ko ots. 3a, 22:00

Otsaileko lehen ostiralarekin batera dator GUKA magazinaren saio berria. Atal honetako protagonistak izango dira, besteak beste, Azpeitiko bizilaguna den Alex Txikon alpinista; Andres eta Uxue Alberdi, eta Bertol Arrieta idazle zarauztarra eta Angel Unzueta komikigile zarauztarra. Azpeitiko Xaguxatar bidea ezagutzeko aukera izango du Xabat Olaizolak, eta GUKA herriarteko txapelketa eskualdeko hainbat herritan izango da. 

GUKA magazineko denboraldiko bosgarren atalean, Mireia Galarza kazetaria Azpeitiko bizilaguna den Alex Txikon alpinistarekin elkartu da, berriki lortu duen Manaslu mendiaren igoerari buruz hitz egiteko. GUKA herriarteko txapelketari dagokionez, Zestoan, Azkoitian, Orion eta Zumaian izan da Galarza, bertako herritarrei galderak egiten.

Urrutira joan gabe atalean, Xabat Olaizola Azpeiti inguruan ibili da Xaguxatar ibilbideari buruz gehiago jakiteko. Aritz Mutiozabal, berriz, Bertol Arrieta idazle zarauztarrarekin eta Angel Unzueta komikigile zarauztarrarekin elkartu da, komikigintzari buruz hitz egiteko. Amaitzeko, Andres eta Uxue Alberdirekin elkartu da Andoni Elduaien, Zurak eta ezpalak ataleko bosgarren saioan.