Miriam Mendozarekin hasi dira liburutegiko XXXIV. ipuin kontaketa saioak

Mailo Oiarzabal 2023ko urt. 31a, 12:58
Miriam Mendoza ipuin kontalaria, atzoko saioaren une batean. (Udal Liburutegia)

Udal Liburutegiko haurren eta gaztetxoen txokoa beteta zela aritu zen ipuin kontalaria atzo arratsaldean.

Ipuin kontaketa saioen aldi berria, XXXIV.a, estreinatu zuten atzo arratsaldean Udal Liburutegian. Miriam Mendoza kontalariaren eskutik etorri zen urte berriko lehen emanaldia. Lehen Hezkuntzako 5. mailako haurrei zuzendutako saioa eskainiki zuen Mendozak, eta liburutegiko haurren eta gaztetxoen txokoa bete zuten entzuleek adi-adi jarraitu zituzten Mendozaren istorioak.