Zuhaitz Eguna izango da igandean

Maialen Etxaniz 2023ko urt. 30a, 12:11
Iazko Zuhaitz Eguneko artxibo irudia. (Ihintza Elustondo)

Aurtengoan, Ekoetxea inguruko ibai ertzean landatuko dituzte zuhaitzak 10:30etik 12:30era. Lanak bukatutakoan, hamaiketakoa egingo dute Ekoetxean bertan. Parte hartu nahi dutenek ez dute aurrez izena eman beharko. 

Datorren igandean, otsailaren 5ean, egingo dute aurtengo Zuhaitz Eguna. Ekimenean parte hartzen dutenek Ekoetxea inguruko ibai ertzean landatuko dituzte zuhaitzak. 10:30etik 12:30era bitartean. Landaketa lanak bukatutakoan parte hartzaileei hamaiketakoa eskainiko diete Ekoetxean.

Zuhaitz Egunean parte hartu nahi dutenek ez dute aurrez izen-ematea egin beharrik; nahikoa izango da 10:30etarako Ekoetxeara bertaratzea. Parte-hartzaileei han emango dizkiete landareak sartzeko materiala eta argibideak.