Sagarra dolare bidez nola eraldatu ikasi dute hainbat gaztetxok Ekoetxean

Maialen Etxaniz 2023ko urt. 29a, 16:48

Hainbat gaztetxok eta gurasok parte hartu dute gaur goizean Ekoetxean egin duten Sagarrari koxk! tailerrean. Sagarra dolare bidez eraldatzen ikasi ez ezik, zukua eta sagar patsa egiten ikasi dute, baita horiekin pasteltxoak egiten ere. 

Sagarrari koxk! tailerra egin dute Ekoetxean, eta bertan parte hartu duten gaztetxoek sagarra dolare bidez eraldatzen eta zukua eta sagar patsa egiten ikasi dute. Jakin-mina piztu du ikastaroak, eta jende ugari bertaratu da bi ordu iraun duen saiora. Sagar zukua dastatzeaz gain, sagar patsarekin pasteltxoak ere egin dituzte. 

(Argazkiak: Ekoetxea)