Anonyme Popular, ikus-entzunezko bertsoak garaiari eta giroari jarriak

Maialen Etxaniz - Urtzi Oteiza 2023ko urt. 26a, 14:56

Igor Elortzaren "bulkada batetik" hasi zen jaiotzen Anonyme Popular proiektua. Haren bertsoak izango ziren ondoren etorriko zenaren oinarria. Rafa Rueda musikariak doinua jarri, Azpeitiko Kulturaz kooperatibako ikus-entzunezko narratzaileek irudia ipini eta, ondoren, Oier Zuñiga antzerkigilea arduratuko zen ordura arte sortutako nola eszenaratu pentsatzeaz. Igandean estreinatuko dute Anonyme Popular ikuskizuna Azpeitiko Soreasu antzokian, 19:00etan hasita. Han elkartu da Erlo Telebista Elortzarekin, Ruedarekin eta Zuñigarekin.