Herritar ugarik parte hartu du nerabezaroari buruzko lehen saioan

Aitziber Arzallus 2023ko urt. 26a, 09:27
Azoka Plazako lehen solairuan dagoen aretoan egin zuten saioa. (Aitziber Arzallus)

Otsailaren 2an egingo dute bigarren saioa, DBH 4. mailako eta Batxillergoko 1. eta 2. mailetako ikasleen gurasoei zuzenduta. Azoka Plazan izango da hori ere, 18:00etan hasita.

Herritar ugarik parte hartu zuen nerabeen gurasoei zuzenduta atzo arratsaldean Azoka Plazan egin zuten saioan. Herriko ikastetxeek eta udaleko hainbat zerbitzuk antolatu zuten saioa, DBH1, DBH2 eta DBH3ko nerabeen gurasoei zuzenduta. Otsailaren 2an, berriz, DBH 4. mailako eta Batxillergoko 1. eta 2. mailetako ikasleen gurasoei zuzendutako saioa egingo dute. Nerabezaroaren ezaugarriak kontuan izanik, nerabeen heziketan lanean ari diren profesionalen eta gurasoen elkargune izateko jarri dituzte hitzorduak, batez ere, nerabeen inguruko gogoetak elkarbanatzeko.