McOnak taldearen eta Kalakan zein Alexander Arkhintxeev-en kontzertuak izango dira datozen asteetan

Julene Frantzesena 2023ko urt. 27a, 09:11
McOnak taldea. (McOnak)

Otsailaren 11n, kaldereroen konpartsaren egunean, McOnak taldeak doako kontzertua eskainiko du Sanagustin kulturgunean. Kalakan zein Alexander Arkhintxeev Soreasuko agertokian izango dira, berriz, martxoaren 5ean, eta sarrerak salgai daude Kulturaz kooperatibaren webgunean.

Kulturaz kooperatibak beste bi kontzertu iragarri ditu datozen asteetarako: McOnak taldearen emanaldia izango da otsailaren 11n, zapatua, Sanagustin kulturgunean, eta Kalakan zein Alexander Arkhintxeev izango dira Soreasu antzokiko agertokian martxoaren 5ean, igandez. McOnakek eskainiko duen zuzenekoa doakoa izango da; Kalakanen kontzerturako sarrerak, berriz, Kulturaz.eus webgunean eskura daitezke.

Kaldereroen konpartsa izango da otsailaren 11n herrian, eta hain zuzen ere, horregatik antolatu dute McOnaken kontzertua. 23:00etan hasiko da Lekeitioko rebel folk taldearen emanaldia. Taldea hamargarren urteurrena ospatzen ari da, eta Bitakora diskoa plazaratu du. Kalakanen emanaldia berezia izango da; izan ere, Arkhintxeev Siberiako kantari difonikoarekin izango da agertokian, 17:30ean hasita.