Barreterapia saioa egingo dute otsailaren 7an Udal Liburutegian

Julene Frantzesena 2023ko urt. 27a, 08:48

18:00etatik 20:00etara egingo dute Manex Beristainek gidatutako saioa, eta aurrez izena eman beharko da, 943-15 71 95 edo 635 75 39 85 telefono zenbakira deituta.

Udal Liburutegian saio berezi bat izango da otsailaren 7an, asteartea: Barreterapia, alaitasun eta samurtasun tailerra. 18:00etatik 20:00etara egingo dute Manex Beristainek gidatutako saioa, eta aurrez izena eman beharko da, 943-15 71 95 edo 635 75 39 85 telefono zenbakira deituta. Liburutegiko arduradunek azaldu dutenez, jolasa erdigunean jarrita eta barrea umore tresna bezala erabilita, barruko alaitasuna eta samurtasuna aktibatuko dituzte parte hartzaileek.