Zozketa

Ruper Ordorikaren kontzerturako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu Uztarriak

Bazkideek osteguneko 12:00etara arte dute zozketan parte hartzeko aukera, eta horretarako bi bide izango dituzte; batetik, webgunetik, eta bestetik, telefonoz.

Uztarria Komunikazio Taldeak Ruper Ordorikaren kontzertuetarako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu bazkideen artean. Bazkideek osteguneko 12:00ak arte izango dute zozketan izena emateko aukera. Parte hartu nahi dutenek bi aukera dituzte: batetik, lotura honetan eman dezakete izena, eta, bestetik, 943-56 01 64 telefonora deituta. Horrela egiten dutenek NA zenbakia eta zozketaren kodea tekleatu beharko dituzte. Kasu honetan, zozketaren kodea 51 da.