Odol ateraldia egingo dute asteazkenean

Ihintza Elustondo 2023ko urt. 23a, 14:30

Aurrerantzean, 16:30etik 20:30era egingo dituzte odol ateraldiak, Parrokiaren Soreasuko lokalean. Odola eman nahi dutenek aurrez hartu behar dute txanda.

Urtarrileko azken asteazkena izango da etzi, hilak 25, eta Odol Emaileen Elkarteak odol ateraldia egingo du. Ohiko tokian egingo dute ateraldia: hain zuzen ere, Parrokiaren Soreasuko lokalean. Dena den, ordutegian aldaketa izango da aurrerantzean: orain arte 17:00etatik 21:00etara egin dituzte ateraldiak, baina 16:30etik 20:30era egingo dituzte urte berrian.

Ohiko moduan, odola ematera joan nahi duten herritarrek aurrez hartu behar dute txanda; horretarako, 943-00 78 84 telefono zenbakira deitu beharko dute gaurtik aurrera; arratsaldez, 15:00etatik 20:00etara, edo goizez, 08:30etik 14:00etara.