'Go!azen' telesailaren bederatzigarren denboraldiko azken kapitulua emango dute zapatuan Soreasun

Julene Frantzesena 2023ko urt. 25a, 08:41
'Go!azen' telesaileko protagonistak.

Kapitulu horren aurre estreinaldia 16:30ean hasita eskainiko dute, Zinuema egitasmoaren barruan. Emanaldirako sarrerak egunean bertan erosi ahal izango dira Soreasu antzokiko leihatilan.

Go!azen telesailaren bederatzigarren denboraldiko azken kapitulua emango dute zapatuan Soreasu antzokian. Kapitulu horren aurre estreinaldia izango da 16:30ean hasita eskainiko dutena, eta ordubeteko iraupena izango du. Emanaldirako sarrerak egunean bertan erosi ahal izango dira Soreasu antzokiko leihatilan; saioa baino 40 minutu lehenago irekiko dute.

Zinema aretoetan euskarazko filmen eskaintza bermatzeko Uemak eta Tinkok sustatutako Zinuema egitasmoaren barruan emango dute Go!azen telesailaren atala.