Jende asko bildu da Oletako mendi martxan eta estazio megalitikoko bisita gidatuan

Zentral eolikoak mendietan eraikitzearen kontra antolatutalo 101 Arrazoi egitasmoaren barruan egin dute Oletara irteera. 70-80 pertsonek parte hartu dute.

Azkoitiko Anaitasuna Mendi Bazkunak, Azpeitiko Sokaitz eskalatzaile taldeak, Azpeitiko Lagun Onak Mendi Bazkunak, Zestoako Agiro Mendi Klubak, Oletan ere ez! taldeak eta Sañu Bizirik! taldeak 101 Arrazoi egitasmoa antolatu dute hil honen hasieratik maiatzaren hasierara bitarterako. Egitasmoaren helburua Urolan eraiki asmo diren zentral eolikoak zergatik ez diren egin behar azaltzea da. Horretarako, hiru hitzaldi eta hiru mendi martxa antolatu dituzte. Mendi irteeratako bat gaur, igandea, egin dute Oletara, eta hango estazio megalitikora bisita egin dute Azpeitiko Antxieta arkeologi taldeko kide batek gidatuta. Mendi martxan 70-80 lagun inguruk parte hartu dute, eta haietako batzuk mendietan zentral eolikoak eraikitzearen kontrako banderolak eraman dituzte.