Sansebastianak 2023

Iratxe Etxeberriak jaso du sansebastianei buruzko jolasaren saria

Etxeberria eta Kontxi arraindegiko ordezkaria otarrearekin.

Hogei galderak ondo erantzun dituzten herritarren artean Kontxi arraindegiko itsaskiz eta arrainez osatutako otarrea zozkatu du Uztarriak, eta Etxeberria izan da garailea. Gaur jaso du saria hark.

Sansebastianen bueltan galdera-erantzunen jokoa egin du Uztarriak webgunean, eta Iratxe Etxeberriak irabazi du jolasaren saria. Hain zuzen ere, hogei galderak ondo erantzun dituzten herritarren artean Kontxi arraindegiko itsaskiz eta arrainez osatutako otarrea zozkatu du Uztarriak, eta Etxeberria izan da garailea. Hark gaur jaso du arraindegiko kideen eskutik saria. Orotara, 651 lagunek parte hartu dute jokoan.