Butroi bat eginda, lapurreta gauzatu dute bart Eskuztako gasolindegian

Erredakzioa 2023ko urt. 19a, 10:50
Eskuztako gasolindegia.

03:00 aldean egin dute lapurreta. Gasolindegiko kideek adierazi dutenez, dirua lapurtu dute, baita alarma eta telefonoa desaktibatu ere.

Bart, 03:00 aldean, lapurreta egin dute Eskuztako Avia gasolindegian. Butroi bat egin dute eraikinaren atzealdean, baita barruan ere, eta dirua lapurtu dutela jakinarazi dute gasolindegiko ordezkariek. Gainera, alarma eta telefonoa desaktibatu dizkietela ere adierazi dute.

Eraikinaren atzealdean lapurrek egin duten butroia.