Sansebastianak 2023

Sansebastianetarako sukaldean, Julen Galarragarekin batera

Mireia Galarza Bastida eta Urtzi Oteiza 2023ko urt. 19a, 10:00

Julen Galarraga sukaldariak menu berezia prestatu du sansebastianen atarian: risottoa tipula karamelizatuarekin eta azpizunarekin zein ketutako izokin eta gazta tostada.

Sansebastianen atarian, bat baino gehiago dira zerbait berezia prestatzeko eta sukaldean aritzeko tartetxoa hartzen duten herritarrak. Asmo horrekin elkartu da UKT Julen Galarragarekin, eta errezeta gozoa prestatu du azpeitiarrak: risottoa tipula karamelizatuarekin eta azpizunarekin zein ketutako izokin eta gazta tostada.