Sansebastianak 2023

Helduen danborrada, taldez talde

Erredakzioa 2023ko urt. 19a, 12:04

30 taldek parte hartzen dute helduen danborradan. Baina zein talde da zein? Zein talde da zaharrena? Eta berriena? Zenbat taldek dute sukaldari jantzia? Zenbat taldek jotzen dituzte danborrak? Eta txapak? Hona hemen helduen danborrada taldez talde.

Oñatzbideko gastadoreak

  • Sorrera. Gastadoreak 1959an atera ziren lehen aldiz. Danbor taldea, berriz, 2012an irten zen aurreneko aldiz.
  • Janzkera. Frantziako militarren jantzia: galtza zuriak, urre koloreko galoidun jaka gorri-urdinak eta buruko beltzak.
  • Danborra ala txapa. Txapa.

Irrintzi

  • Sorrera. 1975. urtea.
  • Janzkera. Sukaldari jantzia: galtza laukidunak, jaka zuriak eta buruko eta zapi zuriak.
  • Danborra ala txapa. Danborra.

Txalintxo

  • Sorrera. 1979. urtea.
  • Janzkera. Pilotari jantzia: galtza zuriak, kamiseta eta gerriko urdinak zein gorriak eta txapel beltzak.
  • Danborra ala txapa. Txapa.

Arauntza

  • Sorrera. 1970. urtea.
  • Janzkera. Kosako jantzia: beroki gorriak, kamiseta zuriak eta buruko beltzak.
  • Danborra ala txapa. Danborra.

Sanjuandegi

  • Sorrera. 1992. urtea.
  • Janzkera. Karlista jantzia: galtza eta txapel gorriak, jaka berdeak eta motxila zuriak.
  • Danborra ala txapa. Txapa.

Izarraitz Txoko

  • Sorrera. 2007. urtea.
  • Janzkera. Txistulari jantzia: jaka, galtza, lepoko eta buruko beltzak; galtzerdi zuriak eta txaleko gorriak.
  • Danborra ala txapa. Danborra.

Zokoa

  • Sorrera. 1992. urtea.
  • Janzkera. The Royal Scots britaniar erregimenduaren traje militarra: galtza zuriak, jaka gorriak, eta polaina eta buruko beltzak.
  • Danborra ala txapa. Danborra.

Basazabal

  • Sorrera. 2008. urtea.
  • Janzkera. Sukaldari jantzia: marra zuridun galtza beltzak, jaka eta txapel zuriak zein aurreko mantal eta zapi beltzak.
  • Danborra ala txapa. Txapa.

Ziripot

  • Sorrera. 2008. urtea.
  • Janzkera. Mikelete jantzia: galtza eta jaka urdin ilunak, txaleko eta txapel gorriak eta zapi berdeak.
  • Danborra ala txapa. Danborra.

Landeta Egizale

  • Sorrera. 1966. urtea.
  • Janzkera. Baserritar jantzia: alkandora zuriak, txaleko granateak, galtza grisak eta txapel beltzak.
  • Danborra ala txapa. Txapa.

Alkartasuna

  • Sorrera. 1967. urtea.
  • Janzkera. Eskoziar jantzia: Eskozian jai egun eta gertakari garrantzitsuak ospatzeko janzten den trajea.
  • Danborra ala txapa. Danborra.

Ollagorra

  • Sorrera. 2011. urtea.
  • Janzkera. Tranpa jartzaile jantzia: jaka eta polaina marroiak, galtza beixak, txapel beltzak eta zapi gorriak.
  • Danborra ala txapa. Txapa.

Loiolabide Zahar

  • Sorrera. 2011. urtea.
  • Janzkera. Sukaldari jantzia: galtza beltzak, jaka horiak eta txapel nahiz aurreko mantal marradun hori-beltzak.
  • Danborra ala txapa. Danborra.

Zulozabal

  • Sorrera. 2011. urtea.
  • Janzkera. Beefeater zaintzaile jantzia: urrezko ukitudun galtza eta jaka gorriak eta galtzerdi zein txapel beltzak.
  • Danborra ala txapa. Danborra.

Loiolatxo

  • Sorrera. 2011. urtea.
  • Janzkera. San Inazioren garaiko militarren eta zibilen jantziak: militarrek traje zuri-urdinak, zilarrezko kaskoak eta armadura eta polaina marroiak; zibilek traje more-berdeak eta txapel eta polaina marroiak.
  • Danborra ala txapa. Danborra eta txapa.

Itsasi

  • Sorrera. 1984. urtea.
  • Janzkera. Soldadu frantziarren (gizonak) eta urketarien (emakumeak) jantziak: soldaduek galtza zuriak, jaka berdeak eta txapel eta polaina beltzak; urketariek gona beltzak, blusa zuriak eta aurreko mantal eta zapi grisak.
  • Danborra ala txapa. Danborra eta txapa.

Harkaitza

  • Sorrera. 1979. urtea.
  • Janzkera. Husan soldaduen tronpeta jotzaileen jantziak: jaka horiak, kapa berdeak, galtza zuriak eta polaina zein txapel beltzak.
  • Danborra ala txapa. Danborra.

Etxera

  • Sorrera. 1981. urtea.
  • Janzkera. Baserritar jantziak: emakumeek gona beltzak, blusa zuriak, marradun txalekoak, lepoko zapi berdeak eta buruko zuriak; gizonek marradun galtzak eta txalekoak, alkandora eta zapi zuriak, gerriko berdeak eta txapel beltzak.
  • Danborra ala txapa. Txapa.

Arrantzaleak

  • Sorrera. 1969. urtea.
  • Janzkera. Arrantzale jantzia: euritako horiak, alkandora eta galtza urdinak, arrantzaleen lepokoak eta katiuska zein txapel beltzak.
  • Danborra ala txapa. Danborra.

Gure Ametsa

  • Sorrera. 1966. urtea.
  • Janzkera. Sukaldari jantzia: jaka eta txapel zuriak eta galtza eta zapi grisak.
  • Danborra ala txapa. Txapa.

Ardozaleak

  • Sorrera. 1971. urtea.
  • Janzkera. Napoleon jantzia: jaka gorriak, galtza zuriak eta txapel eta polaina beltzak.
  • Danborra ala txapa. Danborra.

Iraurgi SB

  • Sorrera. 2017. urtea.
  • Janzkera. Sukaldari jantzia: galtza eta zapi zuriak, jaka granateak eta aurreko mantal zein txapel marradun zuri-granateak.
  • Danborra ala txapa. Danborra.

Mendizaleak

  • Sorrera. 1974. urtea.
  • Janzkera. Tiroldar jantzia: blusa eta galtzerdi zuriak, galtza motz eta txapel beltzak zein tirante gorriak.
  • Danborra ala txapa. Txapa.

Barratsu

  • Sorrera. 1981. urtea.
  • Janzkera. Antzinako meatzari jantzia: artilezko galtzerdiak, galtza motz eta abarka beltzak nahiz alkandora, gerriko eta txapel berdeak eta txaleko laranjak.
  • Danborra ala txapa. Danborra.

Zezenzaleak

  • Sorrera. 1967. urtea.
  • Janzkera. Landetako euskal toreatzaile jantzia: galtza zuriak, jaka urdin ilunak, alkdandora zuriak eta txapel eta gorbata gorriak.
  • Danborra ala txapa. Txapa.

Julian Barrenetxea

  • Sorrera. 2002. urtea.
  • Janzkera. XVIII. mendeko musikari jantzia: galtza motz beltzak, galtzerdi zuriak, jaka laranjak, hautseztatutako ileordeak, txapel beltzak eta parpaoladun blusak.
  • Danborra ala txapa. Danborra.

Ilunpe

  • Sorrera. 2020. urtea.
  • Janzkera. Zuberoako maskaradako jantzia: galtza motz beltzak, galtzerdi zuriak, jaka gorriak eta zuriak zein txapel gorriak.
  • Danborra ala txapa. Txapa.

Inpernue

  • Sorrera. 2020. urtea.
  • Janzkera. Gipuzkoako tertzioko jantzia: pasamaneria gorridun eta urrezko haridun jaka urdin ilunak, galtzerdi urdinak eta txapel beltzak.
  • Danborra ala txapa. Danborra.

Izarraitzpe

  • Sorrera. 2020. urtea.
  • Janzkera. Urolako treneko langileen jantzia: galtza zuriak, erremate gorridun jaka beltzak eta txapel gorri-beltzak.
  • Danborra ala txapa. Txapa.

Oilo-Soro

  • Sorrera. 2004. urtea.
  • Janzkera. Nafarroako Erriberako artzainen jantzia: galtza beixak eta grixak, galtzerdi zuriak, txaleko urdin ilunak, alkandora beixak eta buruko zapi gorriak.
  • Danborra ala txapa. Txapa.