San Sebastian egunean goizago egingo dute hondakin komertzialen bilketa

Julene Frantzesena 2023ko urt. 18a, 12:21
Kartoiak.

Jaieguna denez, Urola Erdiko Mankomunitateak 10:00etan gauzatuko du kartoi komertzialen bilketa.

Hondakin komertzialen bilketa ohi baino lehenago egingo du Urola Erdiko Mankomunitateak. San Sebastian eguna izanik, 10:00etan gauzatuko dute kartoi komertzialen bilketa. Hori dela eta, saltokietako ordezkariek ordu horretarako atera beharko dute materiala atarira.