Sansebastianak 2023

Salgai daude balkoiak apaintzeko sansebastianetako banderak

Julene Frantzesena 2023ko urt. 18a, 09:49
Plazako etxe batean banderolak jarrita. (Aitziber Arzallus)

Lau euroren trukean eskura daitezke horiek Erdikaleko Agirre, Sanjuandegiko Mendata eta Jose Artetxeko Kolpeka dendetan. Dagoeneko herriko hainbat etxetan daude ikusgai bandera horiek.

Herritarrak hasi dira dagoeneko etxeetako balkoietan sansebastianetako apaingarriak jartzen. Balkoi eta leiho askotan udalak kaleratutako banderak ere ikus daitezke, eta erakundeak azaldu duenez, horiek salgai daude aurten ere. Lau euroren trukean eskura daitezke horiek Erdikaleko Agirre, Sanjuandegiko Mendata eta Jose Artetxeko Kolpeka dendetan.