Goiak zuri, herrigunea ez

Julene Frantzesena 2023ko urt. 18a, 09:14
Izarraitz zurituta, Ezkerretegi baserria aurrean duela. (Julene Frantzesena)

Elurrak Azpeitia inguruko mendi eta zelai ugari zuritu baditu ere, herrigunean ez da nabaritu elurra egin izana.

Iragarrita zegoen, eta egin du: Azpeitia inguruko mendi muinoak eta magalak zurituta esnatu dira gaur goizean. Dena den, herrigunera ez da iritsi elurra, ez behintzat, kaleak zuritzerainoko neurrian. Azken hilabeteetan Izarraitz-eta zuritu diren bigarren aldia da izan da gaurkoa, baina 2023an zuritu diren aurrena.

Azpeiti inguruko mendi guztiak zurituta esnatu dira. (Maialen Etxaniz)

Izarraitz Urrestillatik begiratuta. (Mailo Oiarzabal)